XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mitxeleta abek Uztan agertzen dira ta emeak beeko adarretan jartzen dituzte arraultzak, gero berak botatzen duan lerdearekin estaltzen dituala.

Arraultzetatik ez dira lerdeaz kanpora Jorrailla (Apirilla) edo Orrilla (Mayatza) arte ateratzen.

Arre berdexkak dira.

Jaio berritan zuzenean joaten dira ostoetara jateko; ordea, lenbiziko berak botatako ariekin bil-bil egiten dituzte.

Arrak agertzen asten diranean izaten da egokiena iltzeko.

Ortarako arseniko-urak izaten dira onak austuta, bada ar oiek oraindik ondo egin gabeak, gogortu gabeak daudela-ta, pozoi edo menenuak bereala egiten die miña.

Poltsa edo kabiak egiñak daudenean askoz zallagoa izaten da arrak iltzea, bada barrenen sartu bear izaten da ta arrak busti.

Baita ere aipatu bear ditugu ar berdeak egiten dituan kalteak.

Osorik egiten danean mitxeleta izaten da ta lenbiziko otzak asten diranean (Azaroa-Abendua) agertzen da.

Mitxeleta arrak aurreko egoak berde arrea izaten dute kolorea ta atzekoak argiagoak; emeak baldartuta izaten dituzte egoak, ondo azi gabeak.

Emea lurrean zegoala egin zituan arraren aldakuntzak eta arraultzak jartzen ditu arbolaren enborraren gora igoaz kimuen ondoan ala azalaren zimur-tarteetan.

200 arraultza banako pilla txikiak egiten ditu ta oietatik jaiotzen dira arrak urrengo udaberrian.

Ar berdeak.

Eme jartzalearen igoera galazteko, jarri enborraren bira guztian gauza pegakorren bat zabalduta.

Arbolak gazteak badira, jarri gauza itsaskor ori arbolaz gañera izaten diran makil eutsigarrieri ere.

Geroago kendu egin bear da bizka edo likiñ ori arrapatutako moxorroekin.

Urrena neguko lanaz zaitu enborraren gañerako guztia.

Arrak udaberrian agertuko balira, arseniko-urakin egin iltzeko, jan bear dituzten ostoak pozoitu edo menenatu egiten ditu ur orrek eta.

Sagarren-arra deritzaionak ere ez ditu kalte txarrak egiten.

Gaitz au izaten danean sagarrak ez dira eltzen ta bear baño lenago erortzen dira beera; auxen izaten da gaitzaren agergarria.